Albisteak
Atzealdea
Azaroak 25, emakumeen kontrako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna
Anoetako Udalak indarkeria matxistaren aurka igandean egingo den elkarretaratzera dei egiten die herritarrei
2018·11·21
Anoetako Udalak azaroaren 25erako indarkeria matxistaren aurka elkarteratzea deitu du eta jendarte osoari ere dei egiten dio bertaratu dadin.
Azaroaren 25a, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela esateko eguna da; gainera, indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna da, eta gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean aldarrikatzeko eguna. Horregatik, egun honetan erakunde publikook, borroka horretan dugun lehentasunezko eragile-izaera berretsiz, konpromiso zehatzak hartzen jarraituko dugu.