Albisteak
Atzealdea

Autoestimu- eta konfiantza-tailerra egingo dute otsailetik martxora

Izena emateko azken eguna otsailaren 14a izango da.

2023·02·06


Autoestimu- eta konfiantza-tailerra egingo dute otsailaren 27tik martxoaren 27ra. Saioak asteazkenetan izango dira, 18:00etatik 20:00etara, Gaztelekuan. Ekimena emakumeentzako ahalduntze eskola proiektuaren barruan antolatu dute, eta Nerea Redondo Otamendik gidatuko du. 

Izena emateko azken eguna otsailaren 14a izango da. Ikastaroak 5 euroko prezioa izango du, eta izena emateko idatzi 688 761 343 zenbakira edo gazteria@anoeta.eus helbidera.