Albisteak
Atzealdea

Autobusa Lilatoira joateko

Elkarlanean antolatu dute Anoetako eta Irurako udalak. Izen ematea zabalik otsailaren 24ra arte.

2022·02·16


Lilatoira joateko autobusa antolatu dute elkarlanean Anoetako eta Irurako udalak. Izena emateko epea zabalik da dagoeneko eta otsailaren 24a izango da azken eguna. Bi herrietako hainbat tokitan egin daiteke izenpea:

Anoetan:

  • Abraham kiroldegian
  • Arkupe tabernan

Iruran:

  • Xare kafetegian
  • Trinkete tabernan

Sei euroko prezioa izango du autobusak, eta egunean bertan ordaindu beharko da igo baino lehen. Guztira 55 toki izango ditu autobusak, eta lehentasuna korrikalariek izango dute. Goizeko 09:00etan abiatuko da Irurako Ikastolatik, eta 13:30ean itzuli, Donostiako autobus-geltokitik.