Albisteak
Atzealdea

Aurkeztu dute 'Azaroa Anoetan' egitaraua

Ipuin-kontaketak, erakusketa eta Xexili eguna; hori guztia eta gehiago izango da azaroan, Anoetan.

2021·11·04


Azarorako ere kultur egitaraua antolatu du Udalak herriko eragileekin elkarlanean. Askotariko ekimenak egingo dituzte hilabete honetan ere, tartean, ipuin-kontaketak, erakusketa, Xexili eguna eta ikuskizunak. 

Lehen ekimena gaur izango da, hain zuzen, ipuin-txokoa. Miriam Mendozak gidatuko du eta, besteak beste, haurrei ipuinak nola kontatu azalduko du. 18:00etan hasiko da, udal liburutegian.