Albisteak
Atzealdea
Astelehenean egingo dute ohiko osoko bilkura
Ohi bezala, arratsaldeko 19:00etan hasiko da, eta udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute.
2023·02·23
Datorren astelehenean (otsailaren 27an) egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura. Ohi bezala, udaletxeko bilkura aretoan egingo dute, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:
- Azken bilkurari dagokion akta-onespena.
- Alkatetzaren ebazpenen berri ematea.
- Kontrol-organoak egindako eragozpenezko txostenen aurka alkateak emandako ebazpenen berri ematea.