Albisteak
Atzealdea
Asteazkenean egingo dute ohiko osoko bilkura
Udaletxeko bilkura-aretoan egingo dute, eta 19:00etan hasiko da.
2022·11·28
Asteazkenean (azaroaren 30ean) egingo dute udaleko ohiko osoko bilkura. Ohi bezala, udaletxeko bilkura aretoan egingo dute, eta arratsaldeko 19:00etan hasiko da. Hainbat gai landuko dituzte, besteak beste:
- Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondoriozko aldi baterako enplegua egonkortzeko prozesuen kudeaketa materialerako, Anoetako Udalak Gipuzkoako Foru Aldundiari kudeaketa-gomendioa egiteko proposamena, baita horretarako hitzarmena onartzeko proposamena ere.
- Abenduaren 28ko 20/2021 Legearen 6. eta 8. Xedapen Gehigarrietatik eratorritako aldi baterako enplegua egonkortzeko hautaketa prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorren eta oinarri espezifikoen Alkatetza-proposamena berresteko proposamena.
- Alkatearen ordainsarien %1,5eko ordainsari-igoera gehigarria, 2021eko abenduaren 31n indarrean zeudenei dagokionez, eta 2022. urterako.
- Udal ordenantza, Anoetako Udaleko langile publiko izateko hautapen-prozesuetan bitarteko elektronikoen bidez harremanak izateko betebeharra arautzen duena, behin-behinean onesteko proposamena.
- Anoetako Herriko plazan estalkia eraikitzeko obra-kontratuaren esleipena onartzeko proposamena.
- Kreditu gehigarrien bidezko 2022-KALD-000010 kreditu-aldaketa espedientea onartzeko proposamena.
- 2021 ekitaldiko Kontu Orokorra behin-betiko onartzea.
- 2023 ekitaldirako Anoeta Udaleko Aurrekontu Orokorra behin-behinean onesteko proposamena.
- 'Arnasa eta bidea zabaltzen', Udalerri euskaldunen adierazpen bateratua.
- Azaroaren 25erako adierazpen instituzionala, 2022ko emakumeen aurkako indarkeriaren aurkako eguna dela eta.