Albisteak
Atzealdea
Argitaratu dute 'Urria Anoetan'
Adinekoentzako ibilaldiak, euskal jaia eta gehiago, urrian, Anoetan.
2022·10·04
Urria Anoetan egitaraua argitaratu du udalak herriko eragileekin elkarlanean, hilabeteroko kultur egitaraua. Hilabete honetan ere denetariko jarduerak antolatu dituzte, horien artean, euskal jaia, ipuin-kontaketak, antzerkia eta ahalduntze eskolak.
Lehen ekimena bihar (urriaren 7ean) egingo dute, hain zuzen, herriko adinekoak sasoian egotea bultzatzeko egitasmoa. Aurretik ere egin duten moduan, goizeko 11:00etatik, 12:00etara izango da, eta herriko plazatik abiatuko dira.