Albisteak
Atzealdea

Argitaratu dute ‘Otsaila Anoetan’ kultur egitaraua

Kaldereroak, tailerrak, kontzertuak eta gehiago, otsailean, Anoetan.

2023·02·01


Udalak argitaratu du Otsaila Anoetan egitaraua, hilabeteroko kultur egitaraua. Hilabete honetan ere denetariko jarduerak antolatu dituzte, horien artean, kaldereroak, puzgarriak eta jolasak, kontzertuak eta tailerrak.

Lehen ekimena otsailaren 2an (osteguna) egingo dute, hain zuzen, Santa Ageda bezperako kantuen entsegua. Gaztelekuan egingo dute, eta 19:30ean hasiko dira. Larunbatean, berriz, otsailaren 4an, abestera aterako dira goizean zein arratsaldean: 11:00etan hasita, baserriz baserri joango dira; eta 18:00etan, plazatik abiatuta herriko kaleetan ibiliko dira.