Albisteak
Atzealdea
Argitaratu dute 'Martxoa Anoetan' egitaraua
Heriotzaz hitz egiteko gunea, ahalduntze-ikastaroak, antzerkia eta gehiago, martxoan, Anoetan.
2022·03·04
Hilero bezala, hilabete honetarako kultur agenda argitaratu du udalak: Martxoa Anoetan, Herriko eragileekin elkarlanean antolatu du, eta denetariko ekimenak egingo dituzte hilabete honetan ere, tartean, death cafe, ahalduntze ikastaroak eta herriko festak antolatzeko bilerak.
Lehen ekimena gaur arratsaldean izango da, hain zuzen, Death cafe, heriotzaz hitz egiteko gunea.