Albisteak
Atzealdea
Argitaratu dute 'Maiatza Anoetan' egitaraua
Dantza-topaketak, tailerrak, erakusketak, zinema... Denetariko ekimenak egingo dituzte maiatzean.
2022·05·03
Argitaratu dute Maiatza Anoetan egitaraua, hilabeteroko kultur egitaraua. Herriko eragileekin elkarlanean antolatu du udalak, eta hilabete honetan ere denetariko egitasmoak izango dira.
Lehena datorren ostiralean (maiatzaren 6an) izango da: herriarteko dantzari gazteen topaketak. Herriko plazan hainbat herritako dantza-taldeak elkartuko dira, hala nola, Legorretako Irrintzi alai, Ordiziako Amets bide, Lazkaoko Oinarin eta Anoetako Anitz. Arratsaldeko zazpietan hasiko da ekimena.