Albisteak
Atzealdea
Argitaratu dute ‘Apirila Anoetan’ kultur egitaraua
Sasoian egoteko ibilaldiak, ipuin-kontaketak, eta gehiago, apirilean, Anoetan.
2023·03·31
Udalak argitaratu du Apirila Anoetan egitaraua, hilabeteroko kultur egitaraua. Hilabete honetan ere denetariko jarduerak antolatu dituzte, horien artean, sasoian egoteko ibilaldiak, gazteentzako jarduerak Gaztelekuan, ipuin-kontaketa eta instrumentu audizioa.
Lehen ekimena apirilaren 2an (igandea) egingo dute, hain zuzen, 'Kilimaterioa' bertso-ikuskizuna. Mikelasagasti auditorioan izango da, eta 18:30ean hasiko da. Sarrerak dagoeneko salgai daude liburutegian, eta egunean bertan ere eskuratu ahal izango dira auditorioan. Prezioa: 5€.