Albisteak
Atzealdea

Apirileko lehen egunetarako gazteentzako tailerrak antolatu Gazteria sailak

Izena emateko epea ostiralean amaituko da.

2021·03·23


Udaleko Gazteria sailak tailer bana antolatu du apirilaren 6an, 7an, 8an eta 9an. 

Aurretik izena eman behar da eta horretarako epea ostiralen honetan (hilak 26) amaituko da. Izen-ematea udaletxeko goiko solairuan egin daiteke asteazkenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara; edo Gaztelekuan, 17:00etatik 20:00etara.

Apirilaren 6eko tailerrean buztiñarekin egingo dute lan eta HH2 eta HH3 mailetako haurrentzako dago bideratua. Hurrengo eguneko tailerra LH1, LH2 eta LH3 mailetako ikasleentzako antolatu dute eta Kimikari elkarteak emango du. Apirilaren 8an, berriz, LH4, LH5 eta LH6 mailakoen txanda izango da eta Sekretuaren bila tailerra egingo dute. Azkenik, apirilaren 9an bubble balls tailerra izango da DBHko nerabeentzat.