Albisteak
Atzealdea
Anoetako Udalaren irekiera
Pixkanaka, gainerako udal eraikinak ere irekitzen joango dira
2020·06·15
Covid19 birusak sortu duen osasun alarma egoera honen ostean Anoetako Udalak gaur irekiko ditu bere ateak. Horretaz gain, pixkanaka-pixkanaka udal eraikinak ere irekitzen joango dira; esate baterako auditoria, boulderra, musika lokalak, kazeta gunea eta ikasteko gela.
Udaletxera sartu ahal izateko, beharrezkoa da maskarilaren erabilera. Horretaz gain, sartzean, lurreko gezi eta marrei kasu egin behar zaie eta oinarrizko segurtasun neurriak bermatu behar dira, hau da, ahal den neurrian 2m-ko segurtasun neurriak mantedu, sartu eta irtetean gel-az eskuak garbitu eta igogailua beharrezko kasuetan soilik erabili eta banaka. Azkenik, bakoitzak bere boligrafoa eramatea gomendatzen da.