Albisteak

Atzealdea

Anoetako Udalak, goi mailako euskara kalitatea du

Eusko Jaurlaritzak ematen duen Bikain ziurtagiria lortu du Udalak

2017·12·14


Bikain, euskararen kalitate ziurtagiria da, eta Eusko Jaurlaritzak ematen du, ziurtagiri ofizial, publiko eta doako hau. Hasiera batean, esparru sozioekonomikoetan esuakraren presentziaren, erabileraren eta hizkuntza-kudeaketaren normalizazio-maila egiaztatu eta aitoztzen zuen (enpresak). Gerora, erakunde publikoei ere eman zieten Bikainen sartzeko aukera, eta halaxe egin du Anoetako Udalak.

Ziurtagiria lortzeko bidean, Udaleko Euskara Teknikaria den Idoia Olano eta UEMAko teknikaria izan dira prozesuan zehar Udalaren ordezkari aritu direnak. Prozesuan zehar, Jaurlaritzak antolatutako ikastarora joan dira aipatu kideak (6 orduko bi saio). Ikastaroan parte hartu dutenek, ebaluatzaile papera ere bete behar izan dute, egokitu zaien erakundean, eta horrela, ebaluatzaile talde honek, Bikain ziurtagiriaren idazkaritza teknikoa osatu du.

Prozeduran, Anoetako Udalak, kasu honetan Euskara Teknikariak Uemaren laguntzaz, autodiagnostikoa burutu behar izan du, Udalaren egoera azalduz, euskararen erabilerari dagokionez. Ondoren, kanpo ebaluatzaileek txostena aztertu eta udala bixitatu zuten, eta euren txostena burutu. Horrela, goi mailako ziurtagiria esleitu zaio Anoetako Udalari.

Puntuaketan, alde batetik zerbitzu-hizkuntza aztertzen da: erakundearen irudia, pertsona fisikoekiko eta herritarrekiko harremanei begiratuko zaielarik. Bestetik, lan-hizkuntza aztertuko da: barne komunikazioa eta lan-tresnak, pertsonen kudeaketa, kanpo harremanak eta kudeaketa sistema.

Hori horrela, Anoetako Udalari honako indarguneak azpimarratu dizkio Bikain ziurtagiriak: Alde batetik, hizkuntzaren kudeaketa, kudeaketa-sistema orokorrean txertatuta dagoela. Bestetik, hizkuntza-irizpideak alor guztietan zehaztuta dituzte, eta jarraipena egiten da. Azkenik, zerbitzu-hizkuntza eta lan-hizkuntza, oro har, euskara da.

Honela, hiru mailakatzeetatik (oinarrizko maila, tarteko maila eta goi maila) goi mailakoa eskuratu du Anoetako Udalak. Eskualde kide ditugun Irurako eta Ikaztegietako Udalek bezalaxe.

Atzo, abenduak 13, arratsaldeko 18:00etan izan zen Bikain ziurtagirien aurkezpena, Bilboko Euskalduna jauregian eta Bakarne Olano, Euskara Zinegotzia eta Peio Estanga Alkatea izan ziren bertan saria jasotzen.