Albisteak
Atzealdea

Anoetako Mintzalaguna egitasmorako gonbita

Euskaraz bizitzeko aukera berri bat proposatzen dizuegu

2019·01·16


Urte berriarekin batera, asko izaten dira jendearen asmo onak. Anoetako Udalak ere, beste batzuen artean, badu berea: herritarrak euskalduntzen eta alfabetatzen jarraitzea eta herrian euskararen erabilera bultzatzea.

Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa bada ere, bidea TALDEAN EGITEA EROSOAGO da. Horrexegatik, Anoetako Mintzalaguna egitasmoan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu. Ongietorria izango zara, beraz, anima zaitez!