Albisteak
Atzealdea

Anoetako herriguneko saltokiak bisitatu ditu udalak, euskararen erabilera sustatzeko

1
Saltokietan euskara sustatzeko ekimena.

2023·09·07


Udaleko euskara zerbitzuak, UEMA mankomunitatearen “Bertatik Bertara” merkataritza-kanpaina aprobetxatuz (https://www.uema.eus/wp-content/uploads/2023/05/BB_dendak_EUS.pdf), bisitak egin dizkie uda partean herriko merkatari eta ostalariei. Bisita hauen helburua, besteak beste, herriko saltokietan hizkuntza-paisaia euskalduna sustatzea da.  Anoeta udalerri euskalduna dela azpimarratu nahi dugu, herritarren gehiengoa euskaraz hitz egiteko eta ulertzeko gai delako, eta hori dela gure herriaren balio erantsia.

Merkatariei eta ostalariei ohikoak dituzten bitartekoak euskaraz eskaini dizkiegu: kartelak, errotuluak, ordainagiriak, fakturak, menuak, itzulpen laburrak, merkealdietarako materiala, eta abar. Azken finean, urtean zehar eskura duten zerbitzua gogorarazteko eta hizkuntza paisaia euskalduntzeko bitarteko guztiak eskaintzen dizkiegu merkatariei eta ostalariei.

Zerbitzu hau baliatzeko bi aukera dituzte saltokiek, urte osoan zehar, Udaleko euskara zerbitzura jotzea edo UEMAra jotzea:

  1. Udaleko euskara zerbitzua: euskara@anoeta.eus - 943 651200 /4 luzapena
  2. UEMA:
    1. Internetez: uema.eus/kartelak
    2. Posta elektronikoz: administrazioa@uema.eus
    3. Telefonoz: 943 816699

Esan beharra dago merkatari eta ostalariek oso harrera ona egin digutela eta, zerbait euskaratzeko beharra ikusi dutenek, bisita hori aprobetxatu dutela eskaera egiteko.

Aurrerantzean ere zerbitzu hau erabilgarri izango dute saltoki guztiek, eta behar duten heinean eskaerak egitera animatu  nahi ditugu.

1