Udalak herritarrei arduraz jokatzen jarraitzeko deia egiten die.
2021·02·11

Joan den astean eremu gorrian sartu zen Anoeta. Gaur, berriz, datuek onera egin eta eremu laranjara pasa da. Udalak herritarrei eskatu die arduraz jokatzen jarraitzeko eta gogorarazi du eremu laranjan egon arren, neurriak errespetatzen jarraitzea ezinbesteakoa dela; besteak beste, indarrean jarraitzen baitu udalerrien itxiera perimetralak.