Albisteak
Atzealdea
Ahalduntze-eskolan izena emateko aukera zabalik
Emakumeentzako ikastaroetan izena eman daiteke gaurtik (urriak 13) datorren asteazkena (hilak 20) bitarte.
2021·10·13
Gaur zabaldu da izena emateko epea ahalduntze-eskoletan. Izen-ematea egiteko liburutegira joan behar da edo mezu bat idatzi kultura@anoeta.eus helbidera; biak ala biak egiteko azken eguna datorren asteazkena (urriak 20) izango da.
Aurten ere hiru ikastaro antolatu dituzte:
- Irakurketa feminista.
- Kattalin Minerrek gidatu du eta, guztira, lau saio izango dira: azaroaren 23an, urtarrilaren 11ean, martxoaren 15ean eta maiatzaren 17an (astearteak dira guztiak, 18:20etatik, 20:30era). Ikastaroaren prezioa: 5€.
- Sormena lantzea xilografia bidez.
- Urriaren 23tik azaroaren 28ra izango da tailerra. Larunbat goizetan izango dira saioak, 10:00etatik 12:00etara. Tailerraren prezioa: 10€.
- Mindfullness.
- Azaroaren 2tik abenduaren 17ra izango da ikastaroa. Saioak egiteko bi txanda izango dituzte: asteazkenetan, 10:30etatik 12:00etara; edo ostiraletan, 17:30etatik 19:00etara. Ikastaroak 10€ balio ditu.