Albisteak
Atzealdea

Abendurako ikastaro-eskaintza argitaratu du KZguneak

Denetariko ikastaroak antolatu ditu KZguneak Anoetan abendurako. Horrez gain, mantenduko egingo dituzte interneteko zuzeneko hitzaldiak.

2022·11·17


Anoetako KZguneko ikastaroen eskaintza osoa ikusteko egin klik hemen

Horrez gain, KZgunean zuzeneko hitzaldiekin jarraitzen dute YouTube KZguneaTIC kanalaren bidez. Astero gai ezberdinei buruzko 2 hitzaldi egingo dira, euskaraz eta gaztelaniaz, 30 minutukoak.

Zuzeneko hitzaldietara joateko, interesa duten pertsonek Interneterako konexioa baino ez dute behar, YouTubeko ekitaldirako sarrera librea izango baita (ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea). Gainera, hitzaldi guztiak YouTubeko kanalean grabatuta geratuko dira, geroago ikusteko.

Zuzeneko urrutiko hitzaldien zerbitzuari buruzko informazio guztia eskuragarri duzu hemen.