Albisteak
Atzealdea
Abenduko egitaraua zabaldu du Gaztelekuak
Datorren asteartetik ostegunera itxita egongo da, eta gabonetan egitarau berezia izango du.
2022·12·02
Gaztelekuak argitaratu du abenduan egingo dituzten ekintzen egitaraua. Astero, asteartetik larunbatera denetariko jarduerak egingo dituzte, horien artean, euskararen eguna ospatzea, filmak, asanbladak eta jolas librea.
Berezitasun batzuk ere baditu abenduko egitarauak, hain zuzen, datorren astean itxita egongo dela asteartetik (hilaren 6tik) ostegunera (hilaren 8ra), eta gabonetan jarduera bereziak antolatuko dituztela.