Albisteak
Atzealdea

Abenduaren 12an hitzaldia egingo dute nerabeen adikzioei buruz

Hainbat gai landuko dituzte, horien artean, kirol-apustuak, bideojokoak eta ausazko jokoak. Parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea.

2022·11·29


Abenduaren 12an (astelehena) hitzaldia egingo dute nerabeen gurasoentzat: 'Substantziarik gabeko adikzioak: kirol-apustuak, ausazko jokoak, bideojokoak... Zer egin dezake familiak?'. Mikelasagasti auditorioan izango da, 18:00etatik 19:30era. Estibaliz Alonsotegi trebatzaileak emango du, eta euskaraz izango da. 

Parte hartzeko beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, horretarako idatzi nahia@loiri.eus helbidera edo 688761343 zenbakira. Hitzaldia doan izango da.