2017ko aurrekontuen inguruko batzarra
2017·01·17
Honakoaren bidez, 2017 urte honetarako proposatzen dugun aurrekontuaren oinarrizko informazioa helarazi nahi dizuegu. Hala, herritar guztiak honen jakitun izatea eta urtarrilaren 21ean egingo dugun batzarrean guztien parte hartzea bermatu nahiko genuke.
Aipatutako bileraren helburuak, informazio osagarria eskaintzea eta herritarren iritziak jasotzea izango dira. Beraz, guztiak gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera.
EPE MOTZERAKO INBERTSIOAK: Inbertsioa guztira: 182.000 € (68.000 €-ko laguntza)
-Plaza txikia egokitu: 65.000 €
-Ateaga elkarteko atzeko pasealekua urbanizatu: 8.000 €
-Industrialdeko kale argiteria: 9.000 €
-Gizarte zerbitzuetarako bulego berria: 14.000 €
-3x4 metroko 2 karpa: 3.000 €
-Basagain: 57.000 € (57.000 €-ko lagutza)
-Jubilatuentzako joku eremuko obrak: 6.000 €
-Landa bideen konponketa: 20.000 € (11.000 €-ko laguntza)