Albisteak
Atzealdea

2017ko Udal aurrekontua onartu da

Martxoaren 27an ospatutako osoko bilkuran onartu zen aurrekontu berria

2017·03·29


Astelehenean, martxoak 27 burutu zen osoko bilkuran, besteren artean Udal aurrekontua onartu zen EH Bilduren aldeko botoekin bakarrik, EAJ-PNVren 4 zinegotzitatik 2 agertu baitziren eta abstenitu egin baitziren bozkatzeko orduan.

Aipatu nahiko genuke, aurrekontu hauetan Lehen sektorearengan pentsatuz diru partida bat zehaztu dela. Hala, lehen sektorearen erradiografia bat egitea aurreikusi da, landa garapenaren azterketa bat egin ahal izateko. Azken urteetako joeran, baserriak husten ari dira eta herriko sektore horretaz kezka sortuta, azterketa bat egin nahi du Anoetako Udalak, aurrera begira zer egin daitekeen ikusteko.

Hauek dira laburtuta, 2017ko aurrekontuko gastuak eta sarrerak:

 

GASTUAK:

Pertsonal gastuak: 689.937€

Gastuak ondasun arrunt eta zerbitzuetan: 747.620€

Finantza gastuak: 1.100€

Transferentzia gastuak: 367.281€

Inbertsio errealak: 215.400€

Finantzar aktiboak: 0€

Finantzar pasiboak: 174.000€

GASTUAK GUZTIRA: 2.195.338€

 

SARRERAK:

Zuzeneko zergak: 476.800€

Zeharkako zergak: 16.800€

Tasak eta bestelako sarrerak: 298.055€

Transferentzia arrunta: 1.356.420€

Ondarezko sarrerak: 14.850€

Inbertsio errealen besterenganaketa:1.813€

Kapital transferentziak: 30.600€

Finantza aktiboak:

Finantza pasiboak: 0

SARRERAK GUZTIRA: 2.195.338€