Albisteak
Atzealdea
"Sex-isiltasuna apurtzeko bideak. Nerabeen sexualitatearen bidaiakideak", gaur izena emateko azken eguna
Nerabeen gurasoentzako formakuntza-saio irekiak antolatu dituzte Anoetako Herri Ikastolak eta Irurako Ikastolak. Gaur da izena emateko azken eguna.
2022·03·17
Anoetako Herri Ikastolak eta Irurako Ikastolak elkarlanean antolatu dituzte formakuntza-saioak nerabeekin sexualitatea nola landu jorratzeko. Ekimenak Sex-isiltasuna apurtzeko bideak. Nerabeen sexualitatearen bidaiakideak du izena, eta Sexune elkarteak gidatuko ditu saioak.
Izena emateko azken eguna gaur da, eta horretarako bi aukera daude: lehena, Anoetako Herri Ikastolara joan eta bertan egitea izenpea; eta, bigarrena, izen-emate orria betetzea esteka honetan klik eginez: izen-emate orria.
Ekimena zuzenduta dago nerabeen gurasoentzat edo nerabeekin lan egiten dutenentzat, eta saioak martxoaren 21ean eta 22an izango dira, 17:30etatik 19:00etara, Anoetako Herri Ikastolako musika-gelan.