Albisteak
Atzealdea
‘Play-back’ean izena emateko epea zabalik
Liburutegian edo ikastolan egin beharko da izen-ematea. Gutxienez bost talde beharko dira.
2022·04·12
Herriko festetan ‘play-back’a egingo dutela iragarri du udalak, eta dagoeneko zabalik da izena emateko epea. Izen-ematea liburutegian edo ikastolan egin beharko da, eta azken eguna maiatzaren 13a izango da.
Antolatzaileek iragarri dute, gutxienez, bost talde beharko direla ekimena egiteko; kopuru hori lortu ezean ez da antolatuko. Bestalde, dei egin dute talde mistoak osatzeko eta euskarazko kantak aukeratzeko. Parte hartzeko baldintza da aukeratutako abestiek errespetuzko letrak izatea, hau da, ez sexistak, ez arrazistak ez eta homofoboak.