Albisteak
Atzealdea

"Mundu bat Anoetan" erakusketa liburutegian

Maiatzaren 21an Kulturaniztasunaren Egunaren bueltan eman zitzaion hasiera erakusketari

2019·06·05


Maiatzaren 21an Kulturaniztasunaren Eguna izan zen eta 2019 urtea Hizkun Murriztuen urtea da. Eta testuinguru horretan, Aniztasuna departamentuak eta liburutegiak elkarlanean "Mundu bat Anoetan" erakusketa prestatu dute. 

Honela, erakusketan "Nongoak dira gaur egungo anoetarrak?" galderari erantzuna ematen zaio, 25 jatorrizko lurralde desberdinen zerrenda eta kokapena mapan azalduz. Eta alboan, gaiarekin zerikusia duten liburuen erakusketa ere badago. 

Maiatzaren 21ean aurkeztu zen erakusketa eta berau bisitatzeko gonbita luzatu zaie Anoetako Herri Ikastolako ikasleei. Dagoeneko 5 ikasle talde pasa dira erakusketa bisitatzera eta beraien herriaren kulturaniztasuna era bisualago batean ezagutzeko aukera izan dute.

Esan gabe doa, herritar guztiei zabalduta dagoela erakusketa, guztiontzat interesgarri eta baliozko izan daitekeen informazioa eskaintzen baitu.