Albisteak
Atzealdea
‘Modestoenea’ eraikina eskuratu du udalak
Joan den urte amaieran adostu zuen udalbatzak eraikina erosteko erabakia, eta aurreko ostiralean burutu zen jabetza aldaketa.
2023·04·28
Udalak ‘Modestoenea’ etxearen jabetza eskuratu du. Urte amaieran, udal talde osoaren adostasunarekin hartu zuten erabakia, eta aurreko astearen amaieran burutu dute erosketa. Eraikina eskuratzeko 450.000 euro ordaindu ditu udalak.
‘Modestoenea’ eskuratzearen helburu nagusia da Anoetako herri-ondarea babestea, izan ere, balio sentimental handia du herritarrentzat; eta aisiarako elkargunea ere izan da hainbat eta hainbat generaziorentzat.
Aurrera begira irekita daude ate guztiak, eta alkateak esan duenez, asmoa dute herritarrekin batera hausnartzeko zein funtzio izango duen eraikinak etorkizunean; hori lortzeko modua partehartze-prozesu bat abiatzea izan liteke, beste hainbat gaiekin egin izan duten moduan.