Albisteak
Atzealdea
'Maiatza borrokan' egitaraua Tolosaldea Sahararekin elkartearen eskutik
Ostiralean udaletxean aurkezpena egingo dute: "Bubisher proiektua eta Saharako kabiak".
2022·05·11
Maiatza borrokan egitaraua antolatu du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Eskualdeko hainbat herritan antolatu dituzte ekimenak, eta Anoetan ostiralean (maiatzaren 13an) izango dira. Bubisher proiektua eta Saharako kabiak proiektuaren aurkezpena egingo dute udaletxean, 19:00etan.
Errefuxiatu kanpamenduetan liburutegiak bultzatzeko proiektua da, eta Maite Ramosek, Kabia proiektuko kideak, aurkeztuko du. Hitzaldia euskaraz izango da.