Albisteak
Atzealdea

'Kilimaterioa' ekimena egingo dute apirilaren 2an

Bakarrizketak eta bertsolariak izango dira. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude liburutegian.

2023·03·22


Apirilaren 2an 'Kilimaterioa' ekimena egingo dute. Kaitin Allendek bakarrizketa egingo du, eta hizpide izango du zer gertatzen den emakumearen bizitzan klimaterioan sartu eta menopausia ate joka dagoenean. Horrez gain, Oihane Perea eta Irati Anda bertsolariek saioa egingo dute gaia umoretik eta konplexurik gabe landuz. 

Ekimena Mikelasagasti auditorioan egingo dute, eta 18:30ean hasiko da. Sarrerak dagoeneko eskuragarri daude liburutegian, eta egunean bertan ere hartu ahal izango dira, auditorioan. Prezioa: 5€.