Hilabete osoan askotariko kultur ekimenak antolatu ditu udalak herritarrentzat.
2021·09·09

Irailerako kultur agenda antolatu du Udalak: Iraila Anoetan. Denetariko ekimenak bildu ditu eta lehena gaur arratsaldean izango da: euskal jaia antolatzeko bilera irekia egingo dute udaletxean, 18:30ean. Hurrengo ekimena, berriz, larunbatean izango da: bisita gidatua egingo dute Basagainera (izena emateko idatzi kultura@anoeta.eus helbidera edo bertaratu liburutegira). Horrez gain, hainbat ikastarotan izena emateko aukera egongo da hilabetean zehar, besteak beste, kiroldegiko ikastaroetan eta yoga eta haurrentzako eskulanak.