Albisteak
Atzealdea
'Gazteok arnas' eguna ospatuko dute azaroaren 26an
Tailerrak, kontzertuak eta gehiago antolatu dituzte Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) eta Larrabetzuko udalak.
2022·10·26
Azaroaren 26an Gazteok arnas eguna ospatuko dute Larrabetzun. Egunean zehar bazkaria, tailerrak eta kontzertuak izango direla iragarri dute momentuz, eta jarduera gehiago ere egingo antolatuko dituztela iragarri dute.
Ekimena elkarlanean antolatu dute UEMAk eta Larrabetzuko udalak, eta helburu du udalerri euskaldunetako gazteen topaketa izatea.