Albisteak
Atzealdea
'Bizitza eta heriotzari begirada berri bat'
Heriotzaz hitz egiteko guneak lehen 'death cafe' izena zuen; orain, berriz, 'Bizitza eta heriotzari begirada berri bat' izango du izenburu.
2022·04·22
Duela hainbat hilabetetatik du martxan heriotzaz hitz egiteko guneen ekimena Anoetako udalak. Orain arte 'death cafe' izena zuen egitasmoak, hemendik aurrera, berriz, 'Bizitza eta heriotzari begirada berri bat' izena izango du.
Gainerakoan, bere horretan mantenduko da ekimena, hau da, hilean behin egingo dute, Almaur elkarteko Iñaki Arregik gidatuko du solasaldia eta udaletxeko hirugarren solairuan izango da.
Datorren ostiralean (hilaren 29an) egingo dute hurrengo saioa; parte hartzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea: aurrez aurre gizarte-zerbitzuen bulegoan, edo mezu bat bidaliz gizarte@anoeta.eus helbidera.