Albisteak
Atzealdea

"Berdean heztea: Natura, ikasteko gune gisa" hitzaldia emango du Heike Freirek ostiralean

Hitzaldia Anoetako Herri Ikastolan izango da, 17:15ean. Saioa irekia izango da.

2023·03·07


Heike Freirek hitzaldia eskainiko du Anoetako Herri Ikastolan, "Berdean heztea: Natura, ikasteko gune gisa" izenburupean .

Hitzaldia ostiralean izango da, martxoaren 10ean, arratsaldeko 17:15ean Anoetako Herri Ikastolan, eta irekia da. Interesa daukan edonor joan daiteke.

Heike Freirek hezitzaile, aholkulari eta hizlari moduan ibilbide luzea egina du nazioartean. Osasunaren, ongizatearen eta naturan ikastearen arteko harremanei buruzko ikerketek Pedagogia Berdearen erreferente bihurtu dute. Ehunka artikulu argitaratu ditu, baita "Berdean hezi. Haurrak naturara hurbiltzeko ideiak" (Grao, 2011) sei hizkuntzatara itzulita dagoena eta "Egon geldi eta adi! Haurren nahasmenduak prebenitzeko ingurune osasungarriagoak"(Herder, 2017).

Psikologian eta Filosofian lizentziatua, Frantziako Gobernuaren aholkularia izan da Parisko Hezkuntza Iraunkorreko Institututik. Haurtzaroan eta hezkuntza-berrikuntzan aditua, kazetaria eta idazlea ere bada. Cuadernos de Pedagogía eta Mente Sana aldizkariak zuzendu ditu.