Albisteak
Atzealdea

'Azaroa Anoetan', herriko kultur egitaraua

Adinekoentzako ibilaldiak, liburu-aurkezpenak, hitzaldiak eta gehiago, azaroan, Anoetan.

2022·10·28


Azaroa Anoetan egitaraua argitaratu du udalak herriko eragileekin elkarlanean, hilabeteroko kultur egitaraua. Hilabete honetan ere denetariko jarduerak antolatu dituzte, horien artean, bilera irekiak, liburu-aurkezpenak, ipuin-kontaketak eta bakarrizketak. 

Lehen ekimena datorren asteazkenean (azaroaren 2an) egingo dute, hain zuzen, herriko adinekoak sasoian egotea bultzatzeko egitasmoa. Ohi bezala, herriko plazatik abiatuko dira, 10:30ean.