Albisteak
Atzealdea

'Ainarak' dokumentala proiektatuko dute igandean

Mikelasagasti auditorioan izango da, 18:00etan. Sarrera doan izango da.

2023·03·01


Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Ainarak dokumentala proiektatuko dute martxoaren 5ean, igandea, 18:00etan, Mikelasagasti auditorioan. Sarrera doakoa izango da.

Genero migrazioaz hitz egiten digu dokumentalak: Pirinioak oinez zeharkatzen zituzten Zaraitzu, Erronkari, Anso eta Echo ibarretako milaka emakumek Maulera iritsi eta espartingintzan aritzeko. Merezi duten lekua eman nahi diegu iraganera egingo dugun bidaia honetan. Espartin-fabriketan lan egiteko bidaiatu zuten 1870tik 1940ra. Emakumeek, askotan 12 urtetik aurrerakoek, familia eta herria utzi eta lanera joaten ziren, egunean hamasei orduz arituta, diru pixka bat irabazteko.

Urriaren 7an abiatzen ziren, Arrosario egunean, eta udaberriko elurrak urtu arte ez ziren itzultzen. Urtaroei lotutako migrazioa eta beltzez jantzita joategatik esaten zitzaien ainarak.

Dokumentaleko tarte batzuetan euskaraz mintzatzen da, beste batzuetan gaztelaniaz edota frantsesez. Azpitituluak euskaraz.