Albisteak
Atzealdea
'Abendua Anoetan', hilabeteroko kultur egitaraua
Adinekoentzako ibilaldiak, ipuin-kontaketa, antzerkia eta gehiago, abenduan, Anoetan.
2022·12·01
Argitaratu du udalak Abendua Anoetan egitaraua, hilabeteroko kultur egitaraua. Hilabete honetan ere denetariko jarduerak antolatu dituzte, horien artean, pilota-eskolako topaketak, ipuin-kontaketak eta antzerkia.
Lehen ekimena abenduaren 12an (astelehena) egingo dute, hain zuzen, nerabeen gurasoei zuzendutako TREBA hitzaldia: "Substantziarik gabeko adikzioak: kirol-apustuak, ausazko jokoak, bideojokoak... Zer egin dezake familiak?". Mikelasagasti auditorioan izango da, 18:00etan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea nahia@loiri.eus helbidera idatziz, edo 688 761 343 telefonora deituz.