Albisteak
Atzealdea

'Abendua Anoetan' egitaraua argitaratu dute

Haur ikuskizunak, Olentzero eta Mari Domingi, kontzertuak eta gehiago abenduan, Anoetan.

2021·12·03


'Abendua Anoetan', hilabete honetarako kultur agenda argitaratu du Udalak herriko eragileekin elkarlanean. Denetariko ekimenak egingo dituzte hilabete honetan ere, tartean, haurrei eskainitako ikuskizuna, Loatzo musika-eskolaren kontzertua eta Olentzero eta Mari Domingi.

Lehen ekimena abenduaren 15ean izango da, hain zuzen, ipuin-txokoa. Miriam Mendozak gidatuko du eta 18:00etan hasiko da, udal liburutegian. Saioa LH1-LH2 eta gurasoentzat bideratuta izango da.