Visor de contenido web

ESTALPE BATEN BEHARRA AL DUGU?

Hausnarketa prozesua

 

Anoetan estalpe baten beharraren inguruan hausnartzeko partaidetza prozesua jarri du martxan Udalak.

Horretarako, web orri honetan hainbat herritarren ekarpenak formulario bat beteta jasotzeaz gain, hiru lan saio egin dira: Lehenengoan, estalpea behar den edo ez galdetu zaie bertaratutakoei, eta behin honen beharra adostuta, kokapena, erabiltzaile eta erabileraren inguruko hausnarketa egin da (Ikusi saioaren memoria). Bigarrenean, estalpearen kokapena eta honen ezaugarri nagusiak adostu dira (ikus saioaren memoria), eta hirugarren bileran, estalpearen ezaugarri fisikoak eta materialak (Ikus saioaren memoria).

Orain, herritarrek egindako ekarpenekin adosteke dago zer nolako proiektua egin nahi den. Estalpearen itxura modu bisualean lantzeko irudiak osatzeaz, prozesu osoan zehar planoak egin dituen Nahikari Calleja arkitekta arduratuko da.