Zergetan hobari edo salbuspenak edukitzeko epea ireki da
08·01·2018
Udal zerga desberdinen gainean herritarrek izan ditzaketen hobariak probesteko aukera aste batzuetan luzatuko da, eskariaren izaeraren arabera. Zerga desberdinetan eta arrazoi desberdinengatik eman izan ohi dira hobari edo salbuespenak.
Jarraian, dauden hobari desberdinen inguruko informazioa izango duzue irakurgai:
FAMILIA UGARIENTZAKO BONIFIKAZIOAK ONDASUN HIGIEZINEN GAINEKO ZERGAN
BONIFIKAZIOAK:
- 3 seme-alabako familia ugaria: % 50eko bonifikazioa, 35 €ko mugarekin.
- 4 seme-alabako familia ugaria: % 60ko bonifikazioa, 42 €ko mugarekin.
- 5 seme-alabako familia ugaria: % 90eko bonifikazioa, 63 €ko mugarekin.
ESKAERA EPEA:
2018ko martxoak 1a arte, hau ere barne.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
- Famili Ugariaren Liburuaren Fotokopia.
- 2017. urteko Ondasun Higiezinen Zergaren Ordainagiria.
- Familiako kideen aitorpena; bertan adieraziko da etxe hori bakarrik dutela jabetzan.
ONURA IZATEKO BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- Familia ugariaren titularrak etxebizitza hori bakarrik izatea jabetzan.
- Familiako kide ezberdinak bertan erroldatuta egotea
- Familia ugariaren kartila indarrean izatea.
- Udalarekin dituen zerga eta tasa obligazioetan eguneratua egotea.
FAMILIA UGARIENTZAKO HOBARIAK TRAKZIO MEKANIKOKO IBILGAILUEN GAINEKO ZERGAN
2018ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergaren ordainketatik hobarien eskaera epea zabaltzen da.
ESKAERA EPEA:
2018ko otsailaren 15a arte, hau ere barne.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
- Famili Ugariaren Liburuaren Fotokopia.
- 2017. urteko trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren ordainketaren agiria
ONURA IZATEKO BETE BEHARREKO BALDINTZAK:
- Familiako kide ezberdinak bertan erroldatuta egotea
- Familia ugariaren kartila indarrean izatea.
- Udalarekin dituen zerga eta tasa obligazioetan eguneratua egotea.
SALBUESPENAK MUGIKORTASUN MURRIZTUA DUTEN PERTSONENTZAKO IBILGAILUETAN
2018ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergaren ordainketatik salbuesteko eskaera epea zabaltzen da.
ESKAERA EPEA: 2018ko otsailaren 15a arte, hau ere barne.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
1) Ibilgailuak mugikortasun murriztua duten pertsonentzat direnean edo minusbaliatuaren izenean edo horiek bakarrik erabiltzeko matrikulatuta daudenean:
- Ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia.
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
- Organo eskudunak emandako minusbaliotasun frogagiria eta, hala badagokio, mugikortasun murriztuarena ere.
- Ibilgailua minusbaliotasuna duen pertsona ez beste erabiltzekoa dela egiaztatzeko, egoki den zinpeko aitorpena.
- Udalarekin dituen zerga eta tasa obligazioetan eguneratua egotea.
2) 100eko 65eko edo handiagoa duen pertsona bat guraso-ahal, tutoretza edo kuratoretza dela-eta ardurapean duten pertsonen izenean matrikulatutako ibilgailuetan:
- Ibilgailuaren zirkulazio baimenaren fotokopia.
- Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
- Organo eskudunak emandako minusbaliotasun frogagiria eta, hala badagokio, mugikortasun murriztuarena ere.
- Minusbaliotasuna duen pertsonarekin duten harremana egiaztatzen duen agiria.
- Udalarekin dituen zerga eta tasa obligazioetan eguneratua egotea.
HURRENGO ESKAERAK:
Aurreko urteetan ordainketatik salbuesteko eskaera egin eta onartua izan zitzaienek ez dute berriro ere eskaera egin beharko eta automatikoki aplikatuko zaie.
MATRIKULA BERRIAK: matrikula berria daukaten ibilgailuentzat BI HILABETEKO epea dago Trafiko Buruzagitzan alta ematen zaienetik hasita, indarrean den ekitaldirako salbuespena eskatzeko.
SALBUESPENAK TRAKTOREAK, ATOIAK, ERDI-ATOIAK ETA MAKINERIA
2018ko Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen Gaineko Zergaren ordainketatik salbuesteko eskaera epea zabaltzen da.
ESKAERA EPEA: 2018ko otsailaren 15a arte, hau ere barne.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
Ibilgailuaren Zirkulazio Baimenaren fotokopia
Ibilgailuaren ezaugarri teknikoen ziurtagiriaren fotokopia.
Nekazaritzako Makineria inskribatzeko Kartilaren fotokopia edo, bestela, Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Ingurugiro Departamentuko Nekazaritzako Makineriaren Erroldan alta hartu izanaren frogagiria, nahitaez ibilgailuaren titularraren izenean luzatua.
Udalarekiko dituen zerga eta tasa obligazioetan eguneratua egotea.