Noticias
Atrás

Zaintzaileak zaintzeko helburuz, formakuntza

Izena eman nahi dutenek, ostiralarte izango dute tartea, Udaletxera deituta.

31·05·2017


Zaintza lanean ari diren eta prestazioa jasotzen dutenen jarraipena egiteaz gain lagungarri izan daitezkeen aukerak jartzen ditugu eskura, Gizarte Zerbitzuen bidez, “zaintzailea zaintzea”ren helburuarekin.

Anoetako Udalak, Irurako Udalarekin batera eta MATIA Fundazioaren bidez:

  • Autolaguntza taldea dugu – esperientziak konpartitu, zaintzaileek duten zama arindu egoera berdinean dagoenarekin konpartituz, ikasi …

  • Laguntza psikologikoa behar izan ezkero (bakarkako saioak)

  • Formakuntza - orain urte egin dira batzuk eta orain ere badugu aukera zaintzaileen intereseko gaiak lantzeko.

 

FORMAKUNTZA

Formakuntza honetan oso gai interesgarriak azaltzen dira oso modu hurbilean. Gaiak honakoak: norbere buruaren zaintza, zainketaren antolaketa, lege eta etikari lotutakoak, 1. Sorospena mendekoarekin nola maneiatu, egoera zailei nola aurre egin, lasaitzen ikasi…

 

Formakuntza saioak:

NON: Irurako gaztelekuan

EGUNAK: ekainaren 5, 7, 8, 14, 15, 28

ORDUA: 15:30ean ( ordu t´erdi inguruko saioak)

 

 

Izen-ematea: ekainaren 2 arte

Izena eman dezakete, zaintza lanean ari diren eta prestazioa jasotzen dutenek

Izena eman nahi dutenek, Udaletxera deitu behar dute, 943 65 12 00 eta harrerakoari zaintzaileen formakuntzarako, izena eman.