Noticias
Atrás
Zabalik da udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketetan izena emateko epea
Topaketak ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta izena emateko epea martxoaren 31ean amaituko da.
23·02·2021
Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta zabalik da izena emateko epea. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena: Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketen helburua. Iaz, Covid-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zuten ekimena.
Izena emateko epea martxoaren 31era arte dago zabalik.
Hiru modutara eman daiteke izena:
- Hemen klik egin eta datuak beteta.
- 943 816 699 telefonora deituta.
- Datuak posta elektronikoz hezkuntza@uema.eus helbidera bidalita.