Noticias
Atrás

Zabalik da Alkartasuna biltokia

Astelehenetik igandera, 17:00etatik 20:30etara egongo da zabalik eta uneoro jarraitu beharko da segurtasun-protokoloa.

30·09·2021


Aste honetan zabaldu dute Alkartasuna biltokia eta astelehenetik igandera irekita egongo da 17:00etatik 20:30etara. Erabili ahal izateko segurtasun-protokoloa diseinatu dute eta uneoro errespetatu beharko da.

Protokoloan aipatzen dituzten neurriak Alkartasuna biltokian antolatzen diren jarduera zein ekintza guztietan aplikatu beharko dira. Hala nola, bertaratzen direnek eta jardueretan zein ekintzetan parte hartzen duen orok bete beharko ditu. Segurtasun-neurrien artean daude, besteak beste, musukoa erabiltzea, eskuen higienea, lokalaren higienea eta aireztatzea eta ekintzen iraupena.

Segurtasun-protokoloa osorik irakurtzeko, egin klik hemen.