Noticias
Atrás

Uztaila Anoetan: Udalekurik ez, baina, ekintza sorta haur eta nerabeentzat

Uztailaren 3a baino lehen eman behar da izena taller eta ikastaroetan

30·06·2020


Aurten, udalekuak bertan behera gelditu direla eta, uztaileko egitarau desberdin bat antolatu da Gazteriatik. 

Informazioa deskargatu

Uztaileko eskaintza eta beharrezko informazioa

Haur eta nerabeentzat uztailerako prestatutako ekintzen azalpenak eta Covid-19agatik jarraitu beharreko neurrien berri.

Ikastaro edo tallerretan parte hartu nahi dutenek, izen ematea egin beharko dute Gaztelekuan 11:00etatik 13:00etara edota izen-emate horri hau bete eta gazteria@anoeta.eus-ra bidalita. Izen emateak, uztailaren 3a baino lehen egin behar dira. 

Izen-emate orria