Noticias
Atrás

UEMAk antolatutako udalekuetarako begirale eta sukaldariak behar dira

Ekainaren 29tik uztailaren 5era Zumaiatik Lekeitiora izango da udaleku ibiltaria

16·01·2020


Ekainaren 29tik uztailaren 5era Zumaiatik Lekeitiora UEMAk antolatutako udaleku ibiltarian 14- 18 urte bitarteko gazteekin lan egiteko aisialdiko begiraleak eta sukaldariak behar dira. Bidali curriculumak hezkuntza@uema.eus helbide elektronikora otsailaren 14a (ostirala) baino lehen.

Ibilbidea: Zumaiatik Lekeitiora

  1. Etapa: Zumaia- Itziar (Ekainak 29)

  2. Etapa: Itziar- Ondarru ( Ekainak 30-Uztailak 2)

  3. Etapa: Ondarru-Lekeitio ( Uztailak 2- Uztailak 5 )

Ondorengo jakintzak baloratuko dira:

Begirale titulua izatea.

EGA edo bere baliokidea izatea.

Hezkuntzarekin zerikusia duten ikasketak izatea edo burutzen egotea.

Lan eskarmentua antzeko lanetan.

Euskararekiko sentsibilizazioa

Taldean lan egiteko erraztasuna.