Noticias
Atrás

Udaleku irekietarako begiraleen deialdia

Ekainaren 24tik uztailaren 19ra izango dira udalekuak

29·04·2019


Hezitzaile deialdian parte hartzeko interesa dutenek Urtxintxaren lan poltsaren bidez eman beharko dute izena. Horretarako http://lanpoltsa.urtxintxa.eus esteka erabili beharko da.

Izen-ematea bi pausutan egingo da (bi pausu hauek jarraitzea DERRIGORREZKOA da):

1. aipatutako LAN POLTSAKO ESTEKAN sartuta erabiltzaile berri bat sortu eta lan poltsan eskatzen diren atalak
bete (Curriculum Vitaeari dagozkionak). Erabiltzailea (emaila) eta pasahitza gogoan izan beharko dira geroago
moldaketak egin nahi badira. Gomendioa, curriculumean aipatzen diren titulazioen ziurtagiriak txertatzea
derrigorrezkoa da hortaz eskaneatuta izatea komeni da.

2. datuak sartu ondoren, lan poltsa horretako LAN ESKAINTZETAN Anoetako Udaleku Irekietan lan egiteko
hautua egin: norberaren perfilean menu nagusiko botoiari sakatu eta lan eskaintzen atalean sartuta bertan agertuko
dira aktibo dauden aukerak.
* aurrez Urtxintxako lan poltsan izena-emana badago, berritu nahi diren atalak osatu besterik ez dago
(aurrez jarriak daudenak egokiak direla konfirmatzearekin batera).

 

Informazio gehiagorako: lanpoltsa@urtxintxa.eus - 943 27 00 33

 

Azken eguna: maiatzak 9, osteguna

 

Hezitzaileekin TALDE ELKARRIZKETA: Maiatzaren 11n, larunbata, 09:00etatik aurrera Hozpeleko lokalean

 

OHAR GARRANTZITSUA: Talde elkarrizketan, formakuntza saioan eta gurasoen bileran parte hartu behar da.