Noticias
Atrás
Udaleko osoko bilkura datorren astelehenean egingo dute
Maiatzaren 31ean egingo dute, arratsaldeko zazpietan, udaletxeko areto nagusian.
28·05·2021
Datorren astelehenean (hilak 31) egingo da Udalaren osoko ohiko bilkura. Bilera, ohi bezala, 19:00etan hasiko da eta udaletxeko areto nagusian izango da. Honakoak dira landuko dituzten aztergaiak:
- Mikel Olano Aburuza zinegotziaren kargu hartzea.
- 2021eko apirilaren 26ean ospatutako akta onesteko proposamena.
- Alkate ebazpenen berri ematea, 2021eko apirilaren 16tik maiatzaren 13ra bitarte, 197 zenbakitik 246 zenbakira, biak barne.
- Etxez etxeko laguntza zerbitzurako kontratazio espedientea onartzea, lizitazioa arautuko duten Administrazio Klausula Partikularren eta Baldintza Teknikoen Agiriak barne, eta lizitazioa deitzea.
- Aurtegno lan-egutegia onestea.
- 2022ko Anoetako jai-eguna izendatzea.
- Kreditu gehigarrien bidezko kreditu aldaketaren 2021KALD-001 zenbakidun espedientea onesteko proposamena.
- Herri-sarreran rotonda jartzeko eskaera Aldundiari bideratzea.