Noticias
Atrás
Tea eta datilak sahararrekin gertuago sentituz
Tolosaldea Sahararekin Elkarteak Anoetan antolatutako ekimenean herritar askok hartu zuten parte
15·05·2017
Ostiralean, Maiatza borrokan egitasmoaren baitan, Sahararen aldeko emanaldia antolatu zuen Tolosaldea Sahararekin Elkarteak Anoetan.
Helburuak: saharar errefuxiatu kanpamentuetako egoera ezagutzera eman eta udan haurrak ekartzeko finantzaketa lortu. Plazan jarritako haiman tea, datilak etab. dastatu bitartean, dokumental bat ere proiektatu zen. Jende asko inguratu zen Fronte Polisarioaren sorreraren urteurrena giro onean ospatzera.