Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira, islamofobia gaia aukeratu da aurtengoan
23·03·2018

Islamofobiari buruzko hitzaldi interesgarria entzun genuen martxoaren 21ean Anoetan Tarana Karimen eskutik, Arrazakeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira. Islamofobiaren inguruko aurreiritziak azaldu zituen, eta ondoren bertaratutakoek beraien zalantzak edota galderak egiteko aukera izan zuten.