Noticias
Atrás

Pertsona bat bitarteko funtzionario gisa izendatzeko hautaketa-proben deialdia landa-munduarekin eta ingurune naturalarekin lotuta

Anoetako Udalak lan poltsa ireki du landa-munduarekin eta ingurune naturalarekin lotutako zerbitzua betetzeko

30·01·2019


Anoetako Udalak, pertsona bat bitarteko funtzionario gisa izendatzeko hautaketa-proben deialdia egin du, landa-munduarekin eta ingurune naturalarekin lotuta.

Zerbitzu horrek honako eginkizun hauek hartzen ditu barne, Anoetako landamunduan eta ingurune naturalean:

a)Herri-bide, mendi-bide eta baserri-bideen inbentarioa.

b)Herri-ondare kulturalen mantenua eta egoeraren jarraipena.

c)Bertako Bertatik kanpainaren jarraipena egitea eta talde sustatzailea dinamizatzea.

d)Herritarren ingurumenarekiko sentsibilizazioan eragitea.

e)Urtean bi irteera dinamizatzea: herriko baserriak, ekoizleak eta herriko mendiak ezagutzeko.

f) Lorezaintza-lanak ikuskatzea eta herritarren sentsibilizazioa sustatzea.

g)Herri-lurren eta herri-baratzeen egoeraren jarraipena egitea.

h)Agenda 21 programari dagokion partaidetzaren jarraipena egitea.

i) Landa-eremuko jakintzak berreskuratzea eta horiek mantentzeko lanen jarraipena egitea.

j) Ekintza kulturaletan bertako produktuak txertatzea.

k)Haur eta gaztetxoen aisialdi-eskaintzetan ingurumen-hezkuntzaren oinarriak lantzea.

l) Landa-eremuen bizi direnen bizi-egoera aztertzea. 

 

Informazio gehiago: Plegua

Eskaera orria