Noticias
Atrás

Parekidetasunaren inguruko bilera etekintsua

Otsailaren 7an egin zen bilera udaletxean

16·02·2017


Otsailaren 7an, asteartea, egin genuen batzar irekia udaletxean, urtean zehar parekidetasunaren gaia herrian nola jorratu aztertzeko. 16 lagun gerturatu ziren, eta bilera etekintsua izan zen. Orain arte udalak esparru honetan zer lanak egin dituen azaldu ondoren, galdetegi bat banatu zen, hemendik aurrera landu litezkeen gai posibleak azalduz, eta garbi gelditu zen gai transbertsal dela, herrian antolatzen diren ekitaldi guztietan parekidetasunari lotutako irizpideak ezarri beharko liratekeela, eta urtean zehar lantzeko gai bat dela. Hortaz, maiatzean eta urrian berriro elkartuko gara.

Bestalde, Emakumeen Nazioarteko Eguneko bazkaria-afaria zabaltzeko aukera aztertu zen (mistoa izan, alegia), eta, iritzi desberdinak egon arren, azkenean egokiena ikusi zen emakumeei bakarrik egitea deialdia, egun hori aldarrikapen eguna izanik, ikusgarritasuna bereziki emakumeei eman nahian.